Esteribarko Udaleko Haur Eskola
Esteribar ibarreko hainbat herritako haurrak hartzen ditu, eta, leku librerik baldin badago, beste udalerri batzuetako haurrak ere onartzen dira.
Hizkuntza-Ereduak
Euskara eta gaztelania, ingeleseko jarduerekin.
Harremana
948 36 15 75
escuelainfantil@esteribar.org
Esteribarko etorbidea, 283
31699 Olloki (Nafarroa)
Misioa
Haurren garapen integrala bultzatzea eta haien ongizate psikofisikoa zaintzea da misio edo helburu gorena, bai eta haurren ahalmen afektibo, sentso-motore, kognitibo eta sozial guztien garapena ere. Familiei dagokienez, laguntza eta hezkuntza arloko zerbitzua ematen da, familien bizitza eta lana bateragarria egiten laguntzeko.
Helburuak
HONAKO HAUEK GARATZEN LAGUNTZEA:
Haurraren autonomia.
Haurraren trebetasunak eta gaitasunak.
Haurraren heldutasun psikomotorea.
Haurraren segurtasuna eta konfiantza.
Haurraren adierazpen molde guztiak.
Talde Profesional Prestatua
Behar fisiko eta emozionalak behatu eta haiei erantzungo diena.
Arreta indibidualizatua eta errespetuzkoa eskainiko duena.
Egunero familia bakoitzarekin komunikatuko dena.
Haur taldea ezagutu, errespetatu eta lagunduko duena.
Ongizate-giro atsegina sustatuko duena.
Jolaserako eta esperimentaziorako proposamenak eskainiko dituena.