Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ARGAREN ZUBIAK

Mapa Los Puentes Del Arga

“Argaren zubiak, Esteribarko hariak”. Ezagutu ezazu Esteribarko Ondarea “Argaren Zubiak” baliatuz, 10 mugarriren bidez harana ehuntzen duten haritik tiratzeko esperientzia

Argaren Zubiak Esteribarko hamar leku esanguratsu bisitatzeko proposamena da. Esteribar, horren hurbil eta horren ezezagun!

Bailarako dendetan jasoko duzun mapa-liburuxkak lagunduko dizu mugarri horietara joaten, baita bidean aurkituko duzun bertze leku aunitzetara iristen ere. Gibelaldean 10 zuriune aurkituko duzu, mugarri bakoitzaren azalpen-paneletan dagoen erliebe txikiaz baliatuz, arkatzez kopia ditzakezu. 10 profilak betetzerakoan marrazkia osatuko duzu. Esteribarko edozein denda eta toki laguntzailetan orria eman eta oparia jasoko duzu.

Dasta itzazu Argaren Zubiak zure modura: egun bakar batean edo batzuetan, urtaro-aldaketa profitatuz edo sasoi betean, bakarka edo lagunartean, koadrilarekin edo familiarekin... Gozatzea da xedea!

10 MUGARRIAK BISITATU
DESKARGATU BEREIZMEN HANDIKO MAPA
JAITSI ARGAKO ZUBIEN TRACK-A
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra