Euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dugu era.eus webgunean. Esteribarko Udalak diruz laguntzen du euskara hutsez egindako udalekuetan parte hartzea. Helbide honetan aurkituko duzu udalekuen eskaintza osoa: https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/
Esteribarko Udalak diruz laguntzen du udako oporraldian euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea. Udalekuen iraupena gutxienez 4 egunekoa (3 gau) eta gehienez 15 egunekoa (14 gau) izan behar da dirulaguntza jaso ahal izateko. Eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euroko laguntza jaso ahal izanen du udalekura joan den adingabe bakoitzeko, eta emandako zenbatekoa ez da izanen udalekuetan parte-hartzaile bakoitzak egindako gastu osoaren % 40 baino gehiago. Deialdiaren oinarriak hemen: https://www.esteribar.org/documentos/subvenciones/euskarazko.udalekuak.2023.pdf
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, galdetu udaleko euskara zerbitzuan.