ERA ESKOLA III, GURASOENTZAKO TREBAKUNTZA ONLINE
ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntzaren III. edizioa antolatu dute Euskarabideak eta toki entitateetako euskara zerbitzuek. Edizio honetan ere hiru saio antolatu dira, euskara ikasten duten haurren aita-amei zuzenduta. Aurtengo edizioan honako gai hauek landu dira: “Kulturarteko hezkuntza. Euskara eta familien hizkuntzak”, Amelia Barquin hizlariaren eskutik. “Nola lortu gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?”, Kike Amonarriz [...]