Categoría: servicio.euskera
EUSKARAZKO JOKO ETA JOLASEN ERAKUSKETA AZAROAREN 30EAN GLORIA LARRAINZAR ESKOLAN
Durangoko azoka ate-joka dugu eta Olentzero ere laster etorriko da. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak euskarazko jokoak zein jolasak aurkeztu nahi dizkizue, gurasoek eta haurrek merkatuak eskaintzen duenaren berri izan dezazuen. Jokoa integratzailea eta motibatzailea da, gaitasunak garatzeko tresna nagusia, eta haurraren garapenarekin batera hizkuntza garatzeko ezinbestekoa ere bai: sozializazioa eta komunikazioa sustatzen ditu, ideiak [...]
Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
ERA Eskolaren bigarren edizio honetan Paula Kasares (urriak 6), Yolanda Olasagarre (urriak 13) eta Intza Alkain (urriak 20) izanen dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean emitituko dira: www.youtube.com/c/EraNafarroa/ Hala, hizlari bakoitzak hiru azpigai landuko ditu beste horrenbeste bideo laburretan. Saio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Aldi berean emanen dira baina eduki ezberdina [...]
IBARREKO ASTEA. ESTERIBAR EKAINAK 19-27
2021 IBARREKO ASTEKO JARDUEREN ALDAKETA ---Zubiriko Park Bikearen inaugurazioa uztailaren 2an atzeratzen da, lurra finkatuago dagoenean. ---Ollokiko ardoen dastaketa ere atzeratu egiten da. Osasun egoera egokiena denean eginen da. ---Ollokiko frontoiaren inaugurazio-ekitaldiak artisau-azokaren ondoan egingo dira, ekainaren 27an, igandea. Eta "Bideo eta Argazki Lehiaketaren" sariak banatuko dira frontoian
AISIALDIKO BEGIRALEEK EUSKARAREN ERABILERA PIZTEKO TAILERRA
Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleentzako formazioa antolatu du heldu den ekainaren 22an Zubirin, hezitzaile, begirale eta entrenatzaileentzako. Hizkuntzaren erabileran eragiteko 4 orduko tailerra izanen da, eta Dindaia Fundazioko teknikariek eskainiko dute. Euskara ikasten ari diren haurrek baliabideak behar dituzte hizkuntza edozein egoeratan (familian, lagunartean, eskolan) egoki eta eroso erabili ahal izateko. Hizkuntzak ongi ikasteko eta horietan [...]
ESTERIBARREN BERTAN EUSKARA IKASI NAHI? – 2021/2022 IKASTURTEA
2021-2022 ikasturtea aski urrun ikusten dugu oraindik… baina… Esteribarren bertan euskara ikasteko gogoz al zaude? Hasierako mailak eskainiko dira, A1 Ollokin eta A2 Zubirin. Taldeak gutxienez 12 lagunekin aterako dira aurrera, beraz, animatzen bazara, jar zaitez harremanetan ekainaren 10era artean Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, 618 757 377 telefonora deituz edo mezua bidaliz (Whatsapp edo Telegram).