IKASTURTE HONETAN, ‘IKASI EUSKARA ETA MAILAZ IGO’ ZUBIRIN ETA OLLOKIN

A
A

Helduen ikaskuntza sustatzeko ‘Euskara ahora’ kanpaina aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta helduei euskara irakasten dieten gizarte eragileek. Aurten ere, ibarrean euskara ikasteko aukerak izanen dira Zubirin eta Ollokin.

Euskaltegian zure erritmoan ikasi, egunero praktikatu eta aurrera eginen duzu, irakasleen, ikaskideen eta euskaldunon (komunitatearen) laguntzarekin. Euskal kulturan murgilduko zara eta, gainera, ikasteko eta lan egiteko aukera gehiago izanen dituzu. Euskara ikasten ari bazara, segi aurrera. Eskolan euskara ikasi bazenuen, baina pixka bat ahaztua baduzu, freskatu eta hobetu!

Aurreko urteetan bezala, AEKk klaseak eskainiko ditu ibarrean, Zubirin eta Ollokin, hain zuzen ere. Oraindik ez da talde edo ordutegi zehatzik ezarri, baina informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin (618 757 377 edo euskara@esteribar.org) eta ahal baduzu, gonbidatuta zaude irailaren 11n eginen den informazio bilerara, 19:00etan Zubiriko ludotekan.

Lagun berriak ezagutu eta oso ongi pasatuko duzu. Hau da zure urtea!

Informazio gehiago: https://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/nafarroako-gobernuak-toki-entitateek-eta-helduei-euskara-irakastearen-alorreko-gizarte-eragileek-euskara-ahora-kanpaina-aurkeztu-dute

Menú principal x