«JOLASTUKO GARA?» ONLINE TAILERRA

A
A

Abenduak 23 ‘Jolastuko gara?’ ONLINE tailerra

Haurrek, handitu ahala, kontzeptuak bereganatzen dituzte gauza berriak ikasten dituzten bitartean, eta prozesu horretan, zalantzarik gabe, jolasak berebiziko garrantzia dauka. Hizkuntza ere jolasa da haurrentzat, horregatik, Esteribarko Euskara Zerbitzuak kantak eta jolasak euskaraz ikasteko ikastarotxoa antolatu du gabonetarako, txikiekin ongi pasa eta egunerokoan guraso edo hezitzaileei tresnak eskaintzeko.

Hainbat baliabide erabiliko dira ikastaro honetan: euskal kantak, jolasak, dinamikak… familiartean euskaraz jolasteko laguntza eskaintzeko helburuz. Egoera dela eta, online formatuan izanen da, atxikita duzue ikastaroa iragartzen duen kartela ere, nahi izanez gero inguruan zabaltzeko.

NOIZ? Abenduaren 23an, asteazkena

NON?  ONLINE (gmail kontua izan beharko da)

ORDUA:  17:00etatik 18:30etara

NORI ZUZENDURIK: gurasoak, aiton-amonak, hezitzaileak eta interesa duen orori

PREZIOA : Doan . Google drive bidez zabalduko zaizue materiala

EDUKIAK: 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzako jolasak eta kantak euskaraz.

NORK EMANA:  Dindaia fundazioa

IZEN EMATEA: abenduaren 19a arte whatsapp bidez 618 757 377 telefonoan.

Ez da beharrezkoa euskara jakitea.

INFORMAZIOA:  Euskara Zerbitzua T:948 304071 edo 618 757 377

euskara@esteribar.org

Menú principal x