JOSTAILUEN ERAKUSKETA

A
A

Nola aukeratu haurrarentzako jolasa?, nola aukeratu jostailu egokia?; zer nahi dute haurrek?, eta zer behar dute?; zein irizpide jarraitu behar ditugu jostailuak eta jolasak erabakitzerakoan?; nolako baloreak ari gara sustatzen publizitatearen bidez?, aukera benetan librea da?, zein beste aukera egon daitezke? Nola sustatu euskararen erabilera jolasen bitartez?

Azaroaren 17an euskaraz jolasteko dauden jolas eta jostailuen aukera ezberdinak ezagut ditzazuen erakusketa antolatu dugu. Hamaika jostailu eta joko ikusteko aukera izanen da, eta horiek probatzeko aukera ere bai. Honetaz gain, Dindaia Fundazioaren monitore baten eskutik azalpenak jasotzeko parada edukiko duzue, eta baita zalantzak argitzeko ere.

Bereziki familientzako zuzenduta dago erakusketa, baina interesa duen orok parte har dezake. Azaroaren 17an izanen da, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara, Zubiriko Gloria Larrainzar ikastetxeko psikomotrizitate gelan.

Menú principal x