D EREDUA, EUSKARATIK ELKARREKIN ELEANITZ

A
A

Laster, 2024ko martxoaren 18tik 22ra aurrematrikulazio epea zabalik egonen da, hurrengo urteetako hezkuntza eredua nahiz ikastetxea aukeratzeko. Esteribarko Udalak euskarazko hezkuntza eleaniztunak bermatzen duen D ereduak dituen interesetako batzuk nabarmendu nahi ditu.

D ereduak prestakuntza tekniko eta sozial eleanitza eskaintzen du, euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ikaskuntza bermatuz, tokiko eta kanpoko erronkei erantzun ahal izateko. Hori guztia bertako kulturan murgilduz, gizarte hau osatzen dugunon jatorri ezberdinekin sentsibilizatuta dagoen hezkuntza-komunitate atsegina eta solidarioa sortuz.

Eredu honek haurrak inklusiboak izan daitezen hezten ditu, haien ezaugarri anitzak kontuan hartuz. Hamarkadaz hamarkada sendotutako eredua da, etenik gabe berritzen eta ontzen dena gure seme-alabentzat egiten duen etorkizunerako bidaian.

Gizarte-harremanak, kultura, enplegua… abantaila eta aukerez betetako bidaia honetan, gurasoek ikastetxearen beraren laguntzaz gain, erakundeen laguntza ere izanen dute. Izan ere, Euskara Zerbitzuaren bidez, baliabideak eskainiko dizkizuegu, hezkuntza-prozesuan hizkuntzak modu integratuan txertatzeko, baita eskolatik kanpo ere: tailerrak, hitzaldiak, material ludikoak eta familiei zuzendutako jarduera eskaintza zabala.

Edonola ere, aukeratzen duzuen irakaskuntza ereduak itxaropen guztiak beteko dituelakoan, gai honi buruz behar duzuen informazioa eskatu ahal izanen duzue udaleko Euskara Zerbitzuan (euskara@esteribar.org / 948 30 40 71 / 618 757 377).

Jarraian dituzue gurasoek D ereduaren inguruan maiz egiten dituzten galdera-erantzunak, hizkuntza desberdinetan.

GAZTELANIA-Modelo D_ cas

ARABIERA- Modelo D_ar

BULGARIERA- Modelo D_ bulg

ERRUMANIERA- Modelo D_-ro

PORTUGESA- Modelo D_-pt

FRANTSESA- Modelo D_-fr

INGELESA- Modelo D -en

Menú principal x