Familientzat udako oporrak planifikatzeko garaia da, plan askotarako bidea ematen duen denbora-tarte luze hori. Udarekin batera, udalekuak ere badatoz, lagun berriak ezagutzeko, jolas eta abentura berriekin gozatzeko, natura bizitzeko… aukera eskaintzen duen ekintza.
Esteribarko udal ludotekak antolatuko ditu aurten ere biharko udalekuak eta, gainera, euskarazko udalekuak lagun berriak egiteko eta abentura berrietan murgiltzeko aukera paregabea dira. Eskaintza zabala da gaur egun: baserri-eskola, multiabentura, uretako jarduerak, bertso udalekuak…
Urtero bezala, Nafarroako euskara zerbitzuek euskarazko udalekuen eskaintza ezberdinak bildu dituzte, familiek informazioa eta izen-ematea ahalik eta errazen bilatu ahal izateko. Informazio eguneratu guztia esteka honetan kontsulta daiteke: https://eranafarroa.eus/eu/baliabideak/eskolaz kanpoko eskaintza/kanpalekuak /
Gogoratu behar da Esteribarko Udalak diruz laguntzen duela udako oporretan euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu udal euskara zerbitzuan.