INFORMAZIO OROKORRA
Esteribar bailarako herri honek 7 biztanle ditu (2025). Itsas-mailatik 679 m-ra dago, eta Iruñetik 14 km-ra, Arga ibaiaren eskuinaldean.
Iparraldean mugakide ditu Sarasibar eta Idoi, hegoalde eta ekialdean Zuriain, (Zuriaindik bertatik abiatzen da Gendulainera joateko errepidea) eta mendebalean mugakide ditu Olabe eta Osakain.
HISTORIA
Garai batean, errege jaurerriaren parte, 1280an, urteko 31 soldata eta erdi, 7 kahiz eta 3 olo eta garagar erregu-lur ordaintzen zuten. Gobernuari dagokionez, XIX. mendearen hasieran, Esteribar bailarak izendatutako diputatuak eta etxeen artean txandaka hautatu ohi zen erregidoreak agintzen zuten bertako lurretan.
ONDARE ARKITEKTONIKOA
Gendulaingo Santa Eulalia baseliza XX. mendeko eraikina da, kanposantuaren ondoan zegoen eliza zahar baten ordez eraikitakoa.
Etxebizitza baten antzeko itxura du kanpoaldetik, oinplano angeluzuzenekoa, tarte bereizirik gabea eta teilatu lauz estalia. Sakristia burualdeari atxikita dago, Ebanjelioaren aldetik. Barrualdeko hormak harlanduz luzituta daude.
Bi isurkiko teilatu batez estalita dago. Atea, teilatu batez babestuta dagoen erdi-puntuko arku soil bat da.
Erretaula nagusia XVII. eta XVIII. mendeetako elementuekin berregina da, burualde lauarekin bat etorriz. Bere iruditeria osoa modernoa da, XVI. mendeko bigarren hereneko Santa Eulalia izan ezik.
Iruñeko Elizbarrutiko Museoan Gendulaindik ekarritako tailuak daude.
JAIAK
Urriaren 13an ospatzen dira Santa Eulaliaren omenez.