Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ISURIALDEEN BANALERROA

Mapa Divisoria de Aguas

Arga ibaia Urkiagaren hegoaldeko magalean sortzen da, 915 metroko garaieran, nahiz bere iturrama zein den erabakitzerakoan adostasunik ez dagoen. Hemendik gertu, Urkiaga Gainean dagoen bere sorburuetako batean, negu oro, Atlantiko/Mediterranear isurialdeen banalerroa putzu batean egiazta dezakegu. Hor, ura itsaso batera ala bestera zuzentzera jolas gaitezke.

Arga ibaia Esteribarren bizkarrezurra da. Bidean Eugi, Urtasun, Saigots, Zubiri, Ilarratz, Larrasoaña, Zuriain, Antxoritz, Irotz, Zabaldika, Arleta eta Olloki herriak zeharkatzen ditu. Bidean, bertzeak bertze, Urbi, Ultzama, Xulapain, Elortz, Arakil eta Robo ibaiak hartzen ditu. Hegoalderago, Peñalengo amildegitik gertu, Aragoi ibaiarekin egiten du bat eta honek Ebrora isurtzen ditu urak, Mediterraneo itsasorainoko bidea eginez.

Mendeetan zehar bizimodu ezberdinen lagun, Argak natura, historia eta ondare aldetik, lurralde aberats honetatik zehar gidatzen gaitu, bidea lasaitasunez egin dezagun.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra