Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

TURISMO AKTIBOA

Fotografía Turismo Activo
Fotografía Turismo Activo

Esteribarrek aukera sorta zabala eskaintzen du biodibertsitate-eremu paregabeetan. Tokiko naturaz eta kulturaz blai, bailara bera beste era batera ezagutu ahal izateko jarduera mota desberdinak egin daitezke. Eguneroko estresetik ihes egiteko eta deskonektatzeko aukera bikaina, zalantzarik gabe: ingurunearen eta naturaren handitasunaren aurrean, bisitaria ikuskizun behatzaile bilakatzeraino. Zeure esku esperientzia familiartean, lagunartean edo zeure buruarekin partekatzea aukeratzen duzun.

Mota guztietako jarduerak egiteko aukera duzu bailaran zehar: trailrunning, zikloturismoa, BTT-EREMUA, mendi-ibiliak, mikologia, tour fotografikoa, basoko bainuak, flora eta faunaren behaketa, trikuharrien eta harrespilen kokaleku-azterketa…

ZENBAIT ADIBIDE

BTT-TRAIL ibilbideak bailarako hainbat eremutan.

Zubiri-Eugi bidezidorra. Duela gutxi berreskuratutako bide zaharra. (Kintoan barna Mugaz Gaindiko Proiektuaren baitan, Interreg POCTEFA).

Saigots inguruan bidezidor zaindua dago, Etxarro mendian zehar eta izen bera daraman errekatik barna ibiltzeko aproposa.

Gr-225 Ezkabako ihesa

Saigotsen amaitzen da besteak beste Leranotz herria zeharkatzen duen Gr-225 Ezkabako ihesaldiko bidearen 2.etapa.

Usetxiko begiratokia

Gailur eta hegaletan barna, ibilbide ederra dago Usetxi inguruan. Kokapen geografikoa dela eta, bista ederrak eskaintzen ditu ‘Usetxiko begiratokia’ delako ibilbideak. Baratxuetako gailurrera (1.148 m) eta Usetximendira garamatza, eta tartean, Anue-Esteribarko trikuharrien estazioaren zati bat aurkituko dugu: Armaiako trikuharria, bi harlauza eta tumulu zirkular dituen ganberak osatua.

Akerretako begiratokia

Bisitatzea merezi duen beste begiratoki bat dugu Akerretakoa. Bailararen iparraldeko bista zoragarriak eskaintzen ditu.

Antxorizko haitzak

Bailararen hegoaldean, Antxoritz inguruan, Antxorizko Harriak aurkituko ditugu. Ibilbide zirkular interesgarri bat egiteko aukera dugu bertan, Arromendi eta Antxoritz haitzaren gailurrera iristen dena. Itzulera Zabaldikatik eginen dugu, uren bide beretik, aurrerago, berriz Donejakue bidearekin lotu, eta abiapuntura itzultzeko.

Uraren ibilbidea

Bost geltoki ditu ibilbideak: Zubiri, Osteritz, Setoain, Zuriain eta Irotz. Hauetaz gain, Akerretako begiratokian ere geraleku bat dago. 17 km-tan zehar banatzen dira sei mugarri hauek, eta bertatik igarotzen da Donejakue bidea. Ibilbide honek iturriak topaleku eta bilgune ziren garaira garamatza ezinbestean, mendeetan zehar hamaika sekretu eta zenbatu ezin diren erromesen urratsen lekuko.

Esteribar bailarako ingurune naturalak kirol-jarduerak, natura zein interpretazioa praktikatzeko aukera eskaintzen dio bisitariari.

Bisitaren aurretik zure ibilbideak aztertzea gustatzen zaizun horietakoa bazara, webgunea eta APP dituzu eskura. Plataforma hauen bitartez, track-ak (GPS jarraibideak) zein ibilbideari buruzko informazio zehatza aurkituko dituzu, 3D mapa interaktibo batekin batera. Informazio eguneratua jaso nahi baduzu, kontsulta ezazu tarteka-marteka webgunea zein APP-a, ibilbideen inguruko abisuez gain, ibilbide berrien berri ere jaso ahal izateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Zubiriko Turismo Informazio Gunean, Esteribarko kiroldegiko eraikinean ala EREMUAren webgunean EREMUA .

Fotografía Turismo Activo
Fotografía Turismo Activo
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra