Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

LARRASOAÑAKO ZUBIA

Mapa Puente de Larrasoaña

Erdi Arokoa, bi arku apaldu handiak eta puntu-erdiko bakarrarekin batera bi zubi-bular (triangeluarra eta poligonala) ditu. Merkatarien eta erromesen nahitaezko pasabidea izan zen. Bailarako diputatuak zubi honen ondoan batzartzen ziren; beste saiakera batzuk egin ondoren, 1833.ean, garai batez, Akerreta izan zen Esteribarko 28 herrietako ordezkarien batzar-lekua.

1174.ean Antso Jakitunak Larrasoaina (geroago, Larrasoinzar) lekutik gertu kokatuta zeuden franko talde bati Iruñeko San Zerningo Burguari emandako foru bera eman zien. Helburua, toki estrategiko horretan (haranaren erdialdean, Donejakue bidean eta Pirinioen bi aldeak elkartzen zituen ibilbidean bertan) merkatariez osatutako biztanlegoa finkatzea zen. Hasieran Hiriberri bezala ezagututa, egungo izena XIII. mendean hartu zuen. XIV.etik aurrera bederen, hiriak Nafarroako Gorteetan eserlekua zeukan eta, behin baino gehiagotan, Gorteen egoitza izan zen. Larrasoaña udalerri independientea izan zen 1928.ean Esteribarren txertatu zen arte.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra