Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

URTASUNGO ZUBIA

Mapa Puente de Urtasun

Erdi Arokoa, harlangaitzaz eginda, irudi bereizgarria ematen dion mando-bizkar arku bakarrak osatzen du, egun karelik gabe.

Uraren zein honi lotutako eraikinen garrantzia (iturriak, zubiak, errotak…) toponimiak dakarzkigu gogora, ondoko Zubialdea edo Zubiondoa leku-izenekin gertatzen den bezala. Antzina egondako zerbaiten berri ere eman dezakete, nahiz eta gaur egun ezin ikusi. Urtasunen bertan, Iturrotz, Iturreaga edo Iturriadenea ditugu adibide. Errotabizkar edo Errotalde terminoek, aldiz, ibaian behera dagoen errota aipatzen digute.

Bazegoen presa bat, egun eraitsita; jabea tokiko abadea zen eta 1550. urtetik aitzina hortik pasatzen ziren egurrengatik kobratzeko eskubidea zeukan. Ibaian behera, Argaren eskuineko ertzean, errota-zentrala dago.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra
>