Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ZUBIRIKO ERRABIAREN ZUBIA

Mapa Puente de la Rabia de Zubiri

1097. urtean Pedro I.ak Iruñeko katedralari Zubiria izeneko hiria eman zion. Argi dago, beraz, tokiaren izena, zubitik hartuta dagoela.

Erdi Aroan eraikita, dromedario-bizkar irudi bereizgarria daukan zubi honek aldeetara malda nabarmen bana uzten ditu. Ibilgua erdi-puntuko bi arkupeetatik pasatzen da (eskuinekoa pixka bat zorroztua), erdiko zutabeak oinarri erdizirkularra dauka eta zubi-bular batek ibaitik babesten du. Gainetik Donejakue bidea doa eta, Iruñean bezala, antzina, zubi honetatik hurbil Maria Magdalenari eskeinitako legenardunentzako ospitale bat egon zen.

Betidanik kondairen eta sinesmenen eszenatokia izan denez “Errabiaren Zubia” edo “Santa Kiteria” izenaz ere ezagutzen da. 1940ko hamarkadan amorruaren aurkako txertoa heldu zen arte, gaixotuta zeuden abereak ibai erdiko zutabea inguraraziz sendatuko zirela uste zen.

Zubirin bertan, ohitura, sinesmen eta herri-medikuntzari lotutako istorioak badaude batueko iturriarekin lotuta.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra