KINTOAN BARNA da mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programaren baitan den proiektuaren izena. Orotara 13 herrik parte hartzen dute programa horretan, izenak dioen gisan, Kintoan barna, Donibane Garazi eta Iruñea lotzen dituen 80 kilometroko ardatzean kokatuak.
PROIEKTUAREN IZENBURUA Donibane Garazi-Iruñea ardatzaren dinamizazio sozioekonomikoa, Kintoan barna.
LEHENTASUNEZKO ARGATZA Tokiko baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera jasangarria sustatzea.
HELBURU ESPEZIFIKOA Natura eta kultura-ondarea balioestea, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuen bidez.
PROIEKTUAREN LABURPENA Kintoan Barna programaren xedea da kalitatezko eskaintza turistiko erakargarria garatzea. Eskaintza erakargarri horren ardatza izanen dira bertako baliabide natural eta identitarioen balioa , ondarea, historia komuna eta gastronomia, Garazitik Iruñera zabaltzen den korridorean, Baigorriko, Garaziko eta Esteribarko ibarrak zeharkatuz eta muinean Kintoa duen mugaz gaindiko eskualde txiki bat osatuz.
Proiektuaren asmoa da lurralde-korridore hori turismo-helmuga bilakatu eta produktu integral gisa kokatzea, turismoa erakartze aldera, bai eta bertako garapen sozioekonomikoa bultzatzea ere, hartara egungo despopulazio joerari aurre eginda .
Aldaketa horrek lotura zuzena du Garazi-Iruña lurralde berri bat sortzearekin, turismo kulturala eta naturala sustatzeko hainbat aukera emango dituena: mendi-ibilaldiak, naturako kirola, bertako produktuen eskaintza zabala, kalitatezko ostatuak eta identitatearekin zein historia komunarekin zerikusia duten jarduerak .
Hartutako ikuspegiak balioa eransten dio proiektuari, zeinak oso eragin positiboa izango baitu proiektuaren erakargarritasun-mailan. Zehazki, Iruñearen parte hartzeak egitasmoari izaera berritzailea ematen dio, eta balioa eransten dio, landa- eta hiri-eremuak batuz.
Hauexek dira egitasmo honen onuradun nagusiak: lurraldeko toki entitateak; herritarrak; eta turismoan, kulturan, kirolean, ostalaritzan zein bertako produktuen ekoizpenean diharduten enpresak.
PROIEKTUKO BAZKIDEAK: NAFARROA • Eugiko Kontzejua (Proiektuburua) • Esteribarko Udala • Iruñeko Udala • Zubiriko Kontzejua • Larrasoañako Kontzejua
PROIEKTUKO BAZKIDEAK: FRANTZIA • Baigorriko Herria • Bankako Herria • Aldudeko Herria • Urepeleko Herriko Etxea • Baigorriko Ibarreko Sindikata • Donibane Garazi eta Baigorri herrien arteko Turismo Bulegoa • Argintzu Artzainen Elkartea • Egurza Artzainen Elkartea