Seme-alabei euskararen ezagutzaren hastapenetan laguntzeko baliabideak eta elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak landuko dira, eguneroko errutinako esaldi motzak, formulak eta kantak ikasiz.
Tailerra maiatzaren 4an izanen da, 16:30etatik 18:00etara Ollokiko Udal Haur Eskolan. Dindaia Fundazioak eskainiko du eta haur eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal izanen dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izanen da. Izena emateko bidali whatsapp edo telegram mezua euskara zerbitzuko telefonora: 618 757 377.