GAZTERIA ETA KULTURA

KULTURA

Esteribarko 28 herriek batzen duten aniztasuna kontuan izanda, eta herri bakoitzaren kultur baliabide zein beharrak hain desberdinak izanik, bailaran Kultura sortzailea piztea ezinbestekoa da, dinamikoa, etengabeko eraikuntzan ariko dena. Ez dugu kultura-ikusle izan nahi, protagonista baizik, beraz, Esteribarko biztanleek sorkuntzan parte hartzeak izan behar du gure lehentasuna. Esteribarko herritarrek, bere praktiketan, bere prozesuetan, bere topaketetan, benetako Kultura sortzaile izatea, hain zuzen. Jarduera gozagarrien bitartez, gure herrietako biztanle guztien artean denbora eta espazioak partekatzera bideratuko den kultura, eta harro sentitzeko moduko nortasun kolektiboa osatzen lagunduko duena.

Esteribarrek natur eta giza aberastasun handia du. Aberastasun horretaz gozatzen saiatuko gara, gure kultura-ondasunak arlo guztietan balioan jarriz: paisaia, jai-giroa, hizkuntza (gure euskara erabiliz eta preziatuz), gastronomia, arkeologia, arkitektura (etxe ederrak), Done Jakue bidea, ondare artistikoa (musikak, dantzak, antzerkia, kantua, etab.). Horretarako, funtsezkoa da gure ondarea ezagutzea, errespetatzea eta geure sentitzea.

GAZTERIA

Gazteak ezinbestekoak dira sozialki eta estrategikoki Esteribar mantendu eta garatu ahal izateko. Horregatik sentitu behar dute euren garrantzia, eta honekin batera, Esteribarren gizarte multzoaren babesa ere.

Esteribarko herrietako gazteek topaketarako espazioak eta aukerak behar dituzte, euren artean harremanetan egon eta Esteribarko bizitza sozial eta kulturalean eta parte hartu ahal izateko. Gazteen giza eta kultur garapena bultzatuko duten harremanen bitartez, berdintasuna, errespetua eta elkartasuna oinarri duten dinamikak piztea ezinbestekoa da, betiere garrantzia emanez kirol-jarduerari, arte-jarduerei, boluntariotzari, berdintasunari, geure izaera eta ondarea zaindu eta babesteari, edota ekonomia solidarioari eta kontsumo arduratsuari.

Esteribarko herri ederretan bizi nahi duten gazteek ere laguntza beharko dute lana eta etxebizitza bilatzeko. Parte hartzeko bideak sortu behar ditugu, gazteek beren kezkak azal ditzaten, eta, bide batez, Esteribar osoa garatzen lagunduko duten proposamenak jasotzeko bideak irekiz.

Webgune honen eta juventudycultura@esteribar.org posta elektronikoaren bidez, gazteen ekarpenak eta ekimenak entzun nahi ditugu. Espero dugu murgilduta gauden Gazteria Planaren prozesua ahalik eta parte-hartzaileena eta emankorrena izatea.

Deialdia katu- koloniak kudeatzeko prestakuntza. Martxoak 23- Ollokin
EGUBERRITAKO KANPALDIAK 2023-24
ANTZERKI KOMIKOA – OLLOKI
ERIZ MAGOA *AUSKALO – ZUBIRI
ZINEMA EUSKARAZ- ZURIAIN- ABUSTUAK 10
ZINEMA EUSKARAZ- URDAITZ- ABUSTUAK 3
EN FURGO AL HIMALAYA – ZUBIRI
ARTZAINEN HERRI KIROL JOKO PARTE HARTZAILEAK – ZUBIRI
ESTERIBARKO EGUNAREN KARTELA
GLOBOFLEXIA – Urdaniz / Larrasoaña
IPUINKANTARIAK (Musas y Fusas) – Zubiri
FLY MAILO! – Ilurdotz
TRIBU (Baritonoa – Tenorra – Sopranoa) – Eugiko elizan
AUTODEFENTSA TAILERRA – ZUBIRIN
KONTZERTU DOKUMENTALA – URDAITZ
ABESBATZEN KONTZERTUAK
UDAKO SORMEN TAILERRAK
GAZTERIARENTZAKO COLLAGE TAILERRA – BERDINTASUNA ETA GENERO INDARKERIA
GABON KANTAK – ZUBIRI
MUSIKA TRESNARIK JOTZEN DUZU? PARTE HARTU NAHI AL DUZU ESTERIBARKO MUSIKA TALDE BATEN SORRERAN?
INFOESTERIBAR – WHATSAPP ZERBITZU BERRIA
ESTERIBARKO ETXEBIZITZA ETA GAZTEEN FOROA
KAYAK HASTAPEN IKASTAROA
IKUSKIZUNA: GLOBOFLEXIA – SAIGOTS
KONTZERTUA: TRIKIDANTZ
IKUSKIZUNA: GLOBOFLEXIA – ILURDOTZ
KONTZERTUA: 100TO8
IKUSKIZUNA: GLOBOFLEXIA – INBULUZKETA
IKUSKIZUNA: GLOBOFLEXIA – ZURIAIN
KONTZERTUA: BASTARDIX
KALE ANTZERKIA: AMICO ON THE BEACH
ESTERIBARKO GAZTEEN INKESTA
«GAZTEAK GARA, ESTERIBARKOAK GARA» ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA