HARREMANA
+34 948 30 40 07 zubilan@esteribar.org Orreagako Etorbidea, 51, 31630 Zubiri (Nafarroa)
+34 948 30 40 07 zubilan@esteribar.org Orreagako Etorbidea, 51, 31630 Zubiri (Nafarroa)
Ludoteka zerbitzua 1997an hasi zen lanean Zubirin. 5 eta 12 urte arteko haurren topalekua da eta, orduz geroztik, etengabe hazi da. Esteribarko kiroldegi barnean kokaturik dago. Espero da heldu den ikasturtean zerbitzuak Ollokiko ekipamendu-lokalean eskaintzea.
Zubilan udal enpresa publikoak eta Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateak koordinatzen dute elkarrekin ludoteka. Lankidetza horri esker, kanpaldiak antolatzen dira urte osoan, garaiotan: Eguberrietan, Inauterietan, Aste Santuan eta udan. Halaber, astero, hainbat talde hartzen ditu, astelehenetik ostiralera.
Bai ludotekan, bai udako kanpaldietan, urtero, ekainean eman ohi da izena, eta eskari handia izaten da.