Esteribarko alkate naizen aldetik, herritar guztiak eta fisikoki zein birtualki bisitatzen gaituzten pertsona guztiak agurtu nahi ditut, eta web orri hau gure ibarra eta eskaintzen duen erakargarritasun turistikoa ezagutu nahi duen edonorentzat baliagarria izatea nahi dut. Era berean, udal jarduera eta gaurkotasuna ezagutzeko eta izapide edo kudeaketa bat egiteko tresna izatea nahi da. Horretarako, webgunea hiru ataletan banatzen da: Udala, Herritarrendako arreta eta Turismoa.
Esteribar luzexka eta estua da, 140km2 inguruko hedadurarekin eta 26 km-ko luzerarekin, Arga ibaiak ornoztua, paisaia eta sakabanaturiko herri mota ugarirekin. Hogeita zortzi dira gure ibarra osatzen duten herriak, eta 3083 biztanle (2026ko iraila) gara osotara.
Antzina ehiztarien bailara bezala ezagutzen zen. Ibarraren zati handi bat, historikoki, milaka urteko Donejakue bidearen parte izan da eta hala izaten jarraitzen du. Erdi Aroko zubi ugari ditu, eta ibarrean zehar, elizak, jauregiak eta mota askotako etxe handiak aurki daitezke. Aurriak, Errege arma-fabrika bat, edertasun handiko natur guneak eta naturarekin harremanetan dauden jarduerak egitea ahalbidetzen duten bidezidorren sarea ditu.
Gure ibarraren alde lan egiten dut, bertan bizi garen pertsona guztion ongizatea eta bizi-kalitatea bilatzeko, eta Udalak ematen dituen zerbitzuak zabaltzeko, 28 herriak kontuan hartuta.
Bizilagun guztiendako alkate izan nahi dut, hala eskatzen duten pertsona guztiei erantzunez, ideologiak edozein direla ere. Bailara honen alde eta kohesiorako lan egin nahi dut, tutoretzapeko herriei eta kontzeju guztiei arreta emanez, gardentasunez, partaidetzaz eta erantzukizunez.
Eskerrak eman nahi dizkiet webgune honen erabiltzaile guztiei, udalaren eta nire izenean. Bisitariei dagokienez, ziur gaude gure ibarrak ez zaituztela epel utziko, eta bertakoen hospitalitate, gastronomia, historia, natura eta paisaia estimatzen jakingo duzuela.
Herritar maiteok, zuen esanetara jartzen naiz eta ez izan zalantzarik udaletxera hurbiltzeko, behar duzuenerako, bai webgune honen bidez, bai aurrez aurre.