Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

MANKOMUNITATEKO BURUA: EDORTA BELZUNEGUI

Bi udalerrietako -Uharte eta Esteribarko- bizilagun guztiei zuzenduriko lehen mailako arreta zerbitzua da.

Gizarte Zerbitzuen xedea da norbanakoei, taldeei eta komunitateei laguntza eta asistentzia pertsonala eta zuzenekoa ematea, gizartean integratzen laguntzeko.

Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren helburua da gizartearen barruan pertsonaren garapen osoa eta askea sustatzea, ongizate eta bizi-kalitate hobea lortzeko, eta era berean, gizarte-bazterketa eragiten duten arrazoiei aurrea hartu eta ezabatzea.

Lehen mailako arreta da; laguntza behar duen edo duten pertsonen eta Zerbitzu Publikoaren arteko lehen hartu-emana dakar, edozein eskaera edo behar motaren aurrean gertuen dagoen erantzuna baita.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan lan egiten duten profesionalek talde-lana egiten dute, bi udalerrietan lan egiten duten gainerako erakundeekin koordinatuta.

Imagen Colegio Público

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK EMATEN DITUEN ESKU-HARTZE MAILAK

* Banakakoa: bi udalerrietako bizilagunen banakako eta familiako eskaerei arreta.
* Taldekoa: talde zehatzen eskaerei arreta.
* Komunitarioa: lurraldea bere osotasunean hobetzera edota eraldatzera zuzendua, bertan bizi den komunitatea ardatz hartuta.

JARDUERA-EREMU NAGUSIAK

* Haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa.
* Familia.
* Hirugarren adina.
* Desgaitasuna.
* Gizarte-bazterketa.
* Esku-hartze komunitarioa.

ORDUTEGIA (AURREZ HITZORDUA ESKATUTA)

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, Uharteko Udaletxean, 3. solairua (Uharte).
Astearte eta asteazkenetan, 9:30etik 13:00etara, Esteribarko Udaletxean (Zubiri).