

Hauteskunde araubide orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179.1 artikuluaren arabera, Esteribarko Udaleko osoko bilkura 11 zinegotziz osaturik dago, alkatea barne eta buru delarik.
Hilean behin biltzen da bilkura arruntean, hilaren azken ostegunean, 17:30ean. Bilkura berezian ere bil daiteke edota bilkura berezi eta presakoan. Uztailean eta abenduan, ez da osoko bilkura arruntik egiten. Osoko bilkurak zuzenean jarraitzeko aukera dago webgunearen bitartez, bideokonferentziaz grabatu eta aktak Udalaren webgunean argitaratzen dira.