Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

UDALERRIA

Esteribar Nafarroako Foru Erkidegoko iparraldeko udalerria da, Zubiri du hiriburu, eta 2.868 biztanle ditu (2020), 28 herritan banatuta.

KOKAPENA ETA AZALERA

N-135 Iruñea-Frantzia errepidea da bailarako bide-ardatz garrantzitsuena. NA-138 errepidea Zubirin hasten da, Saigots, Urtasun eta Eugi herrietatik igaro eta Urkiaga mendatea pasata Frantziarekiko mugan amaitzeko. Bertan, Frantziako D-58 errepidearekin bat egin eta Nafarroa Behererantz abiatzen da errepidea, Urepel eta Donibane Garazirantz.

Pirinioetako bailaren artean, Esteribar da mendebaldekoena. Udalerriak Arga ibai-arroa hartzen du hein handi batean, hura Iruñerrian sartu arte. 140 Km2 inguruko azalera du, 26 kilometroko luzera eta 6 kilometroko zabalera, eta mugakide ditu iparraldean Baztan, mendebaldean Arre, Olaibar eta Ezkabarte, hegoaldean Uharte eta Eguesibar eta ekialdean Lizoain-Arriasgoiti eta Erroibar. Administratiboki udalerri gisa arautzen da eta udaletxea Zubirin du.

BAILARAK 10 KONTZEJU DITU, TUTORETZAPEKO 18 HERRI ETA JENDEZ HUSTUTAKO BESTE 4

Kontzejuak: Antxoritz, Eugi, Inbuluzketa, Iragi, Larrasoaña, Saigots, Sarasibar, Urdaitz, Zabaldika eta Zubiri.

Herriak (bailarako udalak zuzenean administratuak): Agorreta, Akerreta, Arleta, Errea, Eskirotz, Gendulain, Idoi, Ilarratz, Ilurdotz, Irotz, Irure, Leranotz, Olloki, Osteritz, Setoain, Urtasun, Usetxi, Zuriain.

Jendez hustuak: Belzunegi, Idoieta, Tirapegi eta Zai, hauek ere Udalak zuzenean administratuak.

DEMOGRAFIA

Azken hamarkada eta erdian, Esteribarren biztanleria-hazkunde handia izan da, izan ere, 2000. urtean 1.519 biztanle izatetik 2020. urtean 2868 biztanle izatera igaro baita. Iruñetik hurbilen dagoen Olloki herrian izandako bizitegi-garapena da hazkunde horren arrazoia. Olloki Nafarroako hiriburuaren erdigunetik 15 minutura dago autoz, eta azken 15 urteetan 1.000 biztanle baino gehiago hartu ditu. Bestalde, eta pandemia egoeraren ondorioz, gora egin du bailaran erroldatutako pertsonen kopuruak.

JARDUERA EKONOMIKOA

2020an 149 ziren bailarako enpresak, gehienak merkataritza, ostalaritza edo eraikuntza arloko mikroETEak. Hauen artean, tamaina eta langile kopuru handia izateagatik nabarmentzen dira, besteak beste: CINFA, Farmazeutika Multinazionala (Ollokiko industrialdean), magnesita atera eta prozesatzen duen MAGNESITAS NAVARRAS, Groupe Roullier meatze talde multinazionaleko kidea, (Eugin daude meatzeak) eta kautxua eraldatzen duen SEINSA enpresa (Eugi).

ESTERIBARKO EGUNA

Ekaineko bigarren asteburuan ospatzen da bailarako herri nagusien artean txandakatuz urtero herri ezberdin batean: Ollokin, Larrasoañan, Zubirin eta Eugin.

ZONIFIKAZIO LINGUISTIKOA

Esteribar eremu euskaldunean kokatzen du Euskararen 18/1986 Foru Legeak.