Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

KAFETEGIA OLLOKIN

Fotografía Cafetería Olloki

Ollokiko denda-kafetegia eraikin berria dugu. Proiektuaren helburu nagusia Olloki eta inguruko biztanleei oinarrizko zerbitzuak emateko merkataritza-zuzkidurako eraikina sortzea izan da. Horretarako, kafetegi bat eta premia biziko produktuen denda eraiki dira Esteribarko udalerriko lursail batean. Solairu bakarreko eraikina dugu, 186,52 m²-ko azalera eraikia eta 37,91 m² aterpe estalia ditu, orotara 9.558,94 m² dituen zuzkidura-orube baten baitan.

Proiektuak Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Nafarroako Mendialdea Programaren laguntza jaso du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.

Eraikina energia aurrezteko estandarren arabera diseinatuta dago, eta kontsumoa maila jasangarrietara murrizteaz gain, kontsumo horren zati bat energia-iturri berriztagarrietatik eratortzea lortu da, poiektuari berari, honen eraikuntzari zein erabilera eta mantentze-lanen ezaugarriei esker.