Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ORREAGA MUSIKA ESKOLA

NOR GARA?

Orreaga musika-eskola arautu gabeko musika-irakaskuntzako zentroa da, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutakoa eta baimendua. Patronatuaren titulartasuna Esteribar, Berriobeiti, Auritz, Erroibar, Luzaideko Udala, Artzibar eta Izako udalek, zein guraso, ikasle eta irakasleen ordezkariek osatzen dute.

Garraldan sortu zen musika-eskola, 80ko hamarkadaren erdialdean, eta hazten joan zen pixkanaka. 40 ikaslerekin hasi zen, eta gaur egun baditu 600 matrikula baino gehiago eta 21 irakasleko plantilla ere.

Eskolak zerbitzu bera eskaintzen du zentro guztietan, bere filosofia landa izaerako eskola ibiltaria izatean datza.

Herritar guztien zerbitzura lan handia egin dute Udalek urteetan zehar Eskolaren bitartez.

Horrela, Musika Eskola hezkuntzaren eta kulturaren zerbitzura dagoen erakundea da, ibarretan errotutakoa, eta herrietako bizilagunendako topagune baliotsua: nortasun eta harrotasun elementu nabarmena ere bai.

Helbide soziala Garralda udalerriko ‘Orreaga’ Eskualdeko Eskolaren eraikinean dago, baina zentro horretan ez ezik, Artikako Kultur Etxean, Auritzberriko kontzejuan, Zubiriko ikastetxean eta Ollokiko gizarte-etxean ere ematen dira eskolak. Orreaga Musika Eskolako zuzendaria José Ramón García Beorlegui dugu.

Imagen Escuela de Música

BON

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretua Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzen da, eta 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluak arautzen ditu musika eskolen sorrera eta jarduna edo funtzionamendua.

Musika eskola espezifikoak arautu gabeko irakaskuntza-zentro gisa definitzen ditu, edozein adinetako zaleei zuzendutako prestakuntza praktikoa eskaintzen dutenak eta gaitasun eta trebetasun berezia erakusten duten pertsonak ikasketa profesionaletara bideratzen dituztenak.

HELBURUAK

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren arabera, honako helburuak ditu Orreaga musika Eskolak:
1.- Musika herritar guztien artean zabaltzea, eskolaren inguruko aniztasuna, egoera eta premiari egokitutako hezkuntza eskaintza egitea. Eskaintzen duen irakaskuntza, funtsean, praktikoa da, hau da, batera gauzatzen laguntzen duena.
2.- Haurren musika-hastapena eta musika-ikasketa profesionalekin jarraitzeko gaitasuna eta interesa erakusten duten ikasleen sustapena.
3.- Musika-irakaskuntza arautu gabea da, eta ez du inolako titulaziorik eskaintzen. Araututako musika-irakaskuntza kontserbatorioetan ematen da, ez musika-eskoletan.
4.- Oinarrizko eskaintza honakoa izanen da:
a.- Praktika instrumentala.
b.- Musika-tresnen prestakuntza osagarria.
c.- Ahots eta instrumentu taldeak.
d.- Adin goiztiarrean garapen musikala bereziki balioestea: musika eta mugimendua.

ORREAGA MUSIKA ESKOLAREN ESKAINTZA

Honako instrumentu-espezialitateak eskaintzen dira: akordeoia, harpa, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako txirula, biolina, txistua, pianoa, gitarra klasikoa, kantua, gaita, perkusioa, trikitixa, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria, piano/teklatu modernoa, kantu modernoa.

Ikasketa orokorrak horrela daude banatuta:
1) Hastapena: musika eta mugimendua (4 eta 5 urte), astero ordubeteko talde-klasea. I. hastapena (6 urte), astero ordubeteko taldekakoa.
2) I. zikloa: 7 urtetik 11 urtera. Musika-hizkuntza 1, astero ordubetez, ordu erdiz haur abesbatza eta instrumentua erabiltzeko aukera beste ordu erdian. LM 1, 2, 3, 4 eta 5 (astero ordu betez), ordu erdiz instrumentu indibiduala eta talde instrumentalak (bat baino gehiagotan hartu ahal izanen du parte).
3) II. zikloa: 12 urtetik aurrera. Ez da beharrezkoa musika-hizkuntza egitea.
4) Kontserbatorioa prestatzeko ikastaroa.
5) Helduak