TOKIKO GARAPEN-ERAGILEA:
Edurne Miguel Zufiaurree
Edurne Miguel Zufiaurree
Astelehen, ostegun eta ostiraletan, Esteribarko Udaletxean- Zubiri CEDERNA GARALURREN webgunea: http://www.cederna.eu/
Tokiko Ekintza Taldea 1991n sortu zen, Nafarroako Mendialdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, hau da, pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko duten tokiko eta eskualdeko politikak eta ekintzak bultzatzeko, zerbitzu publiko eta pribatuen sarea sendotu eta herritarrak landa-ingurunera erakarri edo bertan mantentzea erdiesteko.
Tokiko Ekintza Taldea den aldetik, bere eguneroko lana da Cederna Garalurrek Nafarroako mendiari ematen dion balio erantsia, Nafarroako Mendialdeko eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin lankidetza estuan arituz eragile horien artean sinergiak sortzea. Horrela, ia 30 urteko ibilbidea egina duen honetan, Cederna Garalur Elkartea funtsezko tresna bilakatu da tokiko garapenean, lurraldearen ezagutza biltzen baitu, eta horrez gain, beharrak atzeman, esperientziak partekatu, konponbideak eskaini eta baliabideak optimizatzen baititu.
Informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen diogu bere lanpostua sortu nahi duen edonori, inbertsio motaren bat egin nahi duen horri zein edonolako proiektua sustatzen ari denari. Jarduera desberdinak antolatzen ditugu prestakuntzan edota gizarte eta ekonomia arloaren sustapenean, baita eskualdeko sustapeneko jarduerak ere.
Zerbitzua doakoa da eta eskualdeko toki entitateek finantzatzen dute: Aezkoako Batzarra eta honako Udalek: Erroibar, Esteribar, Auritz, Orreaga, Luzaide, Abaurregaina, Abaurrepea, Aribe, Garaioa, Garralda, Iriberri, Orbara, Orbaizeta. Eta Nafar-Lansare, Nafarroako Enplegu Zerbitzua.