EUSKARAZKO JOKO ETA JOLASEN ERAKUSKETA AZAROAREN 30EAN GLORIA LARRAINZAR ESKOLAN
Durangoko azoka ate-joka dugu eta Olentzero ere laster etorriko da. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak euskarazko jokoak zein jolasak aurkeztu nahi dizkizue, gurasoek eta haurrek merkatuak eskaintzen duenaren berri izan dezazuen. Jokoa integratzailea eta motibatzailea da, gaitasunak garatzeko tresna nagusia, eta haurraren garapenarekin batera hizkuntza garatzeko ezinbestekoa ere bai: sozializazioa eta komunikazioa sustatzen ditu, ideiak [...]