2022-2023 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA, GLORIA LARRAINZAR IKASTETXE PUBLIKOA

A
A

Esteribarko Gloria Larrainzar Ikastetxe Publikoak ikastetxearen bisita eta bilera antolatu du heldu den martxoaren 7an, astelehenarekin.

“Ni publikokoa naiz, Sortu nahi duzun eskola” lelopean aurkeztu du Hezkuntza Departamentuak 2022/2023 ikasturterako aurrematrikula kanpaina. Aurrematrikula epea 2022ko martxoaren 7tik martxoaren 11ra bitartean izanen da, astelehenetik ostiralera.

Hori dela eta, Zubiriko Gloria Larrainzar ikastetxe publikoak bilera informatiboa antolatu du, eta honekin batera, eskolaren bisita eginen du astelehenean, hilak 7, 15:30ean (etortzekoa bazara, jakinarazi helbide elektroniko honetara idatzita: cpzubiri@educacion.navarra.es).

Edozein zalantza izatekotan, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin harremanetan jarri zaitezkete 948 30 45 13 telefonora deituta.

Informazio gehiago: https://preinscripcion.navarra.es/eu/

Gloria Larrainzar IP triptikoa

Menú principal x