MINTZAKIDE, EUSKARA PRAKTIKATZEKO MINTZAPRAKTIKA TALDEAK ESTERIBARREN
Mintzakide euskarazko mintzapraktika taldeak sortzen dituen egitasmoa da. Beraz, euskara ingurune informal batean erabiltzeko eta praktika beharra dutenei praktikatzen laguntzeko aukera ematen du. Parte hartzen duen pertsona bakoitzaren interes eta beharretatik abiatuta sortzen dira mintzapraktika taldeak. Astean behin elkartzen dira, talde txikitan, beraien interesekoa den edozein jardueraren inguruan: kafe bat hartu, paseo bat eman, kirola [...]