Categoría: noticias.avisos
GORA GORA FEST ESTERIBARREN IZANEN DA AURTEN ERE
urtetik eta abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarabideak haur, gazte eta familiei zuzendutako kultur ziklo anitza antolatzen du Nafarroako hainbat herritan. Gora Gora Fest zikloak 55 kultur jarduera baino gehiago ditu, eta azaroaren 17an gazte eta helduentzako antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu Eugiko Iroso gelan. -Azaroak 17 ‘Ez dago kutxarik niretzat’ [...]
ILURDOTZEKO LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA
Eskaera: Solicitud aprovechamiento terreno comunal Baldintza-Plegua: Pliego de condiciones
GAU BELTZA OSPATUKO DUGU ESTERIBARREN
Udaleko euskara zerbitzua eta Gargarintxo ludotekaren eskutik, Esteribarren ere Gau Beltza ospatuko dugu, eta hainbat tailer eta jarduera antolatu ditugu 31ko astean zehar. Udazkenetik negurako egunak gero eta ilunagoak dira, eta Europa osoan eta Euskal Herrian ere, erritu ezberdinak egin izan dira garai honi lotuta. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideak gogoratzea… Barrura begira jartzen [...]
LAN ESKAINTZA. GIZARTERATZEKO TEKNIKARIA. UHARTE ETA ESTERIBARKO OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lan eskaintza: Gizarteratzeko Teknikaria Uharte eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarteratzeko teknikari lanposturako aldi baterako lan-zerrenda osatzeko deialdia. Ikusi dokumentua: 2024 OFERTA DE EMPLEO - INTEGRADOR SOCIAL Dokumentua: Tabla de autovaloración de méritos Integradora Social Ikusi zerrenda: Listado provisional personas admitidas y excluidas INTEGRADORA SOCIAL Ikusi zerrenda: Listado definitivo personas admitidas y excluidas INTEGRADORA [...]
ENERGIA-KOMUNITATEA. Informazio-saioa irailaren 25ean
ESTERIBARKO ENERGIA KOMUNITATEA Informazio-saioa: energia-komunitate batean parte hartzeko arrazoiak Esteribarko Energia Komunitateari buruzko informazio-bilerarako deia. Heldu den irailaren 25ean, asteazkena, 18:00etan, Ollokiko Gizarte Etxean Informazioa nahi duzu? Zure zalantzak argituko ditugu. Saioak ordubete inguru iraungo du. Animatu eta parte hartu! Esteribarko Udalak sustatu eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektua.
Hautesle-errolda ikusgai. Epaimahaiaren Legea. 2024ko zozketa
Epaimahaiaren Tibunalari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluaren arabera, zozketa egin zen egunean indarrean zegoen hautesle-erroldaren zerrenda Esteribarko Udalaren bulegoetan dago kontsultatzeko, aurrez aurre edo telefonoz deituta. (948.30.40.71) astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:30era. Epaimahaiko hautagaien zozketa irailaren 24an egingo da, 11:00etan, Probintzia Auzitegian.
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen eskaerak zabalik
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak). Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan. Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.