Categoría: servicio.euskera
GAU BELTZA OSPATUKO DUGU ESTERIBARREN
Udaleko euskara zerbitzua eta Gargarintxo ludotekaren eskutik, Esteribarren ere Gau Beltza ospatuko dugu, eta hainbat tailer eta jarduera antolatu ditugu 31ko astean zehar. Udazkenetik negurako egunak gero eta ilunagoak dira, eta Europa osoan eta Euskal Herrian ere, erritu ezberdinak egin izan dira garai honi lotuta. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideak gogoratzea… Barrura begira jartzen [...]
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen eskaerak zabalik
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak). Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan. Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.