Categoría: servicio.euskera
UDALEKU ESKAINTZA 2022
Euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dugu era.eus webgunean. Esteribarko Udalak diruz laguntzen du euskara hutsez egindako udalekuetan parte hartzea. Helbide honetan aurkituko duzu udalekuen eskaintza osoa: https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/ Esteribarko Udalak diruz laguntzen du udako oporraldian euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea. Udalekuen iraupena gutxienez 4 egunekoa (3 gau) eta gehienez 15 egunekoa (14 gau) izan behar da dirulaguntza [...]
EUSKARAZKO JOKO ETA JOLASEN ERAKUSKETA AZAROAREN 30EAN GLORIA LARRAINZAR ESKOLAN
Durangoko azoka ate-joka dugu eta Olentzero ere laster etorriko da. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak euskarazko jokoak zein jolasak aurkeztu nahi dizkizue, gurasoek eta haurrek merkatuak eskaintzen duenaren berri izan dezazuen. Jokoa integratzailea eta motibatzailea da, gaitasunak garatzeko tresna nagusia, eta haurraren garapenarekin batera hizkuntza garatzeko ezinbestekoa ere bai: sozializazioa eta komunikazioa sustatzen ditu, ideiak [...]
Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
ERA Eskolaren bigarren edizio honetan Paula Kasares (urriak 6), Yolanda Olasagarre (urriak 13) eta Intza Alkain (urriak 20) izanen dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean emitituko dira: www.youtube.com/c/EraNafarroa/ Hala, hizlari bakoitzak hiru azpigai landuko ditu beste horrenbeste bideo laburretan. Saio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Aldi berean emanen dira baina eduki ezberdina [...]