ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntzaren III. edizioa antolatu dute Euskarabideak eta toki entitateetako euskara zerbitzuek. Edizio honetan ere hiru saio antolatu dira, euskara ikasten duten haurren aita-amei zuzenduta.
Aurtengo edizioan honako gai hauek landu dira:
- “Kulturarteko hezkuntza. Euskara eta familien hizkuntzak”, Amelia Barquin hizlariaren eskutik.
- “Nola lortu gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?”, Kike Amonarriz hizlariaren eskutik.”
- “Euskararen sustapena nerabezaroko transizioan”, Nerea Permach hizlariaren eskutik.
Saioak euskaraz eta gaztelaniaz daude, euskaraz dakiten gurasoei eta euskaraz ez dakitenei informazio egokitua emateko, eta era.eus-en YouTube kanalean daude ikusgai: www.youtube.com/c/EraNafarroa/. Podkast formatuan entzun nahi izanez gero, ERA.eus-en Youtube kanaleko bi Playlist daude, bata euskarazko mintzaldiekin, bestea gaztelaniazkoekin.
Era Eskola, gurasoen trebakuntza
2020an, euskara ikasten duten haurren gurasoei informazioa emateko sortu zen Era Eskola proiektua, gurasoei on line trebakuntza eskaintzen diena. Izan ere, gurasoek hainbat erabaki hartzen dituzte seme-alaben ongizatea bermatzeko: elikadura, lotarako errutinak, praktika osasungarriak, mugak… Horietan bezala, euskara sustatzean ere gurasoek hainbat arlotan nola jokatu jakin nahi izaten dute: irakurzaletasuna bultzatzeko, eskolaz kanpoko jarduerak baliatzeko, pantailen kontsumo egokia ziurtatzeko, eskolako lanetan laguntzeko… Horretara zuzenduta daude Era Eskolan gurasoei eskaintzen zaizkien trebakuntza saioak.
Informazio erabilgarri gehiago eta gurasoentzako baliabideak: https://eranafarroa.eus/baliabideak/gurasoentzako-aholkuak/