2020ko Esteribarko Eguneko Kartel Lehiaketaren irabazleak
«Oihal Gorria» lanak irabazi du 2022ko Esteribarko Eguneko Kartel Lehiaketako 300 euroko sari nagusia. Antso Lassa esteribartarra izan da lanaren egilea, honela diosku: “Oso pozik nago sariagatik. Kartelean dantzariaren gonaren kolore gorriaren baitan islatu nahi izan dut jaia, oihal baten gisan, egun berezi honetako eszenatoki bihurtzen baita Eugi ibarrarentzat”. Epaimahaiak kartelaren kolorea nabarmendu zuen, baita aurten jaia hartuko duen Eugi koloreen bidez islatu izana ere.
Hauek izan dira gainerako sarituak:
Helduen kategorian 2. saria: “Ven-Zatoz», Elena Uriz Arangoak egina (150 euroko saria)
Haurren kategorian 1. saria: “Volvemos con ganas-Gogotsu itzuliko gara”, Irati Comerón Oteguik egina (200 euroko saria)
Haurren kategorian 2. saria: “De nuevo todos juntos-Berriz ere denok elkarrekin”, Ibone Fernández Lópezek egina (100 euroko saria)
Sari banaketa ekainaren 12an izanen da, 13:15ean, Eugiko plazan, Esteribarko Egunaren ospakizunean.
