Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago
Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak).
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan.
Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.