«EUSKERA AHORA» kanpaina abiatu dute gazte eta helduak euskara ikastera animatzeko

A
A

Euskara ikastaroetan izena emateko epea irekitzearekin batera, Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta euskaltegiek “Euskara ahora” kanpaina aurkeztu dute, irailean zehar heldu eta gazteak euskara ikastera animatzeko. Kanpainak euskara ikastea aukera erakargarri gisa aurkeztu nahi du, bizipen berriak eskaini eta aukerak zabaltzeko tresna dela nabarmenduz. Informazio guztia: http://www.euskaraikasi.nafarroa.eus

https://www.youtube.com/embed/FzcqAssdoKo

 

Euskarazko irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko asmoz, herritarrek bertako hizkuntza ezagutzeko duten eskubidea aintzat hartuz, Nafarroako Gobernuak handitu egin ditu helduentzako banakako laguntzetara bideratutako kopuruak, bai eta euskaltegientzako laguntzen deialdiarenak ere.

2022-2023 ikasturterako dirulaguntza deialdia aurkeztu du Euskarabideak, ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta autoikaskuntza ikastaroak egiteko. Ikastaro hauetan matrikulatzen diren pertsonek 380 eurorainoko laguntzak lortu ahal izango dituzte, eta, gainera, laguntza horiek bateragarriak dira toki entitateek eskaintzen dituztenekin. Euskarabidean 2022-2023 ikasturterako euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea urriaren 1ean ireki eta azaroaren 30ean amaituko da.

Esteribarko Udalak ere dirulaguntza eskaintzen die ibarreko bizilagunei, eta osagarria da Nafarroako Gobernuak ematen duenarekin. Gogoan izan irailaren 16an bukatuko dela udalaren dirulaguntza eskatzeko epea (2021-2022 ikasturteari dagokiona). Oinarriak hemen: https://www.esteribar.org/documentos/subvenciones/euskara.ikasi.2022.pdf

Informazio guztia: http://www.euskaraikasi.nafarroa.eus eta https://elaide.eus/

 

Menú principal x