‘Gora Gora Fest’ euskarazko kultur zikloan parte hartuko du Esteribarrek – OLLOKI

A
A

Azaroaren 3tik abenduaren 10era Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko haur eta familiei begirako 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Nafarroako Gobernuak herri eta eskualde desberdinetan. Esteribarren bi emanaldi izanen ditugu, azaroaren 9an ‘Nire espazioa eman’ eskolan, eta azaroaren 12an ‘Liburu sendalaria’ Ollokin.

Euskarabideak antolatu du programa, hirugarren urtez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, abenduaren 3an dena, Foru Komunitatearen egunarekin batera. Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak daude, eta jarduera guztiak doakoak izanen dira. Hauek dira Esteribarren eginen diren emanaldiak:

-Azaroak 9 ‘Nire espazioa eman’ ipuin  saio antzeztua Gloria Larrainzar eskolan 11:30ean.

-Azaroak 12, ‘Liburu sendalaria’ ipuin saio antzeztua Ollokiko gizarte etxean 17:30ean.

Gora Gora Fest 2023 programa osoa: https://www.tdiferencia.com/eu/gora-gora-fest-2023

Informazio gehiago: https://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/gora-gora-fest-2023-jaialdiak-berrogeita-hamar-herri-baino-gehiagotara-kultura-ikuskizunak-eramango-ditu-euskararen-nazioarteko-eguna-dela-eta

Menú principal x