“Jolasak eta Solasak” familientzako bideo bilduma bat da, errazak eta praktikoak, seme-alabekin euskaraz jolasten ikasteko: sokasaltoan egiteko formulak, kantak, eskuekin jolasteko, esamoldeak, zotz egiteko, lokartzeko, denbora pasatzeko… Tutorialen gisakoak dira.
Euskara zerbitzuak haurrekin jolasteko bideo-bilduma aurkeztu nahi dizue: Jolasak eta Solasak bideoak. Bertan topatuko dituzue inprimatzeko kantak eta formulak ere, nahi izanez gero, PDF formatuan deskargatzeko.
Zuk, guraso euskalduna izanik, horietako formula batzuk ezagutuko dituzu, baina era.eus atarian gehiago topatuko dituzu eta, gainera, hainbat XXI. mendera ekarrita daude. Horiek zure seme-alabarekin erabiltzeak zuen arteko euskarazko harremana aberasteaz gain, euskararekin duen esperientzia handituko da (emozioa, oroitzapenak)… beraz, JOLASTU, KANTATU, DISFRUTATU SEME-ALABEKIN!