
Mintzakide euskarazko mintzapraktika taldeak sortzen dituen egitasmoa da. Beraz, euskara ingurune informal batean erabiltzeko eta praktika beharra dutenei praktikatzen laguntzeko aukera ematen du.
Parte hartzen duen pertsona bakoitzaren interes eta beharretatik abiatuta sortzen dira mintzapraktika taldeak. Astean behin elkartzen dira, talde txikitan, beraien interesekoa den edozein jardueraren inguruan: kafe bat hartu, paseo bat eman, kirola egin…
Izen-ematea doakoa da, gutxienez B1 euskara maila eta 18 urte baino gehiago izan behar dira.
Interesa dutenek informazioa eskatu dezakete udal Euskara Zerbitzuan (euskara@esteribar.org/ 618 757 377) eta urtarrilaren 23an aurkezpen txiki bat egingo da Zubirin, 19.00etan ludotekan.
Informazio gehiago hemen: www.mintzakide.eus
IZEN-EMATEAK: https://www.labur.eus/esteribarkomintzakide