OLLOKIKO ERRONKEN ETA HIRI-KONPONBIDE POSIBLEEI BURUZKO PARTAIDETZA- PROZESUA

A
A

OLLOKIKO ERRONKEN ETA HIRI-KONPONBIDE POSIBLEEI BURUZKO PARTAIDETZA- PROZESUA

Esteribarko Udalak Ollokiko erronken eta hiri-konponbide posibleen inguruko partaidetza-prozesu bat ireki du, inguruko bizilagunak kezkatzen dituzten hainbat gairi heltzeko: mugikortasuna, espazio publikoa eta ekipamenduak, besteak beste.

Partaidetzaren helburua da herritarrek Ollokiren egungo egoerari eta beharrei buruz duten ikuspegia jasotzea eta partekatzea, baita ere horiei erantzuteko irtenbideak elkarlanean proposatzea; epe labur eta ertainean gauzatzeko proposamenak, bai obra zehatzetan, edo hirigintza-araudian integratuta, zein beste modu batzuetan.

Horregatik, irailaren 21etik urriaren 31ra bitartean, honako parte hartzeko ekintza hauek egingo dira:

  • 01 Diagnostiko-saioa:
    osteguna, irailaren 28an, 19:30 – 21:00etan, zuzkidura-lokalean, Ollokin.
  • 02 Proposamen – saioa:
    osteguna, urriaren 19an, 19:30 – 21:00etan, zuzkidura-lokalean, Ollokin.

Bi saioak Esteribar ibarreko herritar guztientzat daude zabalik, eta arreta berezia jartzen da Ollokiko herritarrengan.
Haurrak zein adinekoak zaintzen dituztenak haiekin etor daitezke, aldez aurretik izena emanda.

  • Partaidetza digitala:
    Irailaren 21etik urriaren 31ra
    http://participaolloki-esteribar.org
  • Paperezko galdetegia:
    Irailaren 21etik urriaren 31ra
    Jaso eta eraman: zuzkidura-lokalean, Ollokin.

Udalak aldez aurretik eskerrak ematen dizkie prozesu honetan parte hartzen duten pertsona guztiei.

Menú principal x