Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

A
A

ERA Eskolaren bigarren edizio honetan Paula Kasares (urriak 6), Yolanda Olasagarre (urriak 13) eta Intza Alkain (urriak 20) izanen dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean emitituko dira: www.youtube.com/c/EraNafarroa/  Hala, hizlari bakoitzak hiru azpigai landuko ditu beste horrenbeste bideo laburretan. Saio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Aldi berean emanen dira baina eduki ezberdina izanen dute, ikuslea euskalduna izan ala ez.

-Urriak 6, asteazkena: “Familia euskaldunetan euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak”.

-Urriak 13, asteazkena: “Familia eta eskola norabide berean eta sintonia berean”.

-Urriak 20, asteazkena “Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat”.

Informazio guztia hemen: https://eranafarroa.eus/urrian-ii-era-eskola-gurasoentzako-trebakuntza-online/

www.eranafarroa.eus toki entitateetako euskara zerbitzuek sortutako webgunea da eta bertan 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako laguntza eta baliabideak daude. Zertarako? Haurren euskararen ikas-prozesua osatzeko eta biribiltzeko: edozein erregistro eta egoeratan moldatzen ikasteko, ziurtasuna eta jariotasuna eskuratzeko eta noski, euskararekin gozatzeko.

Menú principal x