ZER OPARITU GABONETAN?

A
A

Haurrentzako eta gazteentzako euskarazko kultur produktuak oparitzea ideia bikaina da. Ezagutu Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten https://www.katalogoa.eus/, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin.

*Katalogo osoa: KATALOGOA

*Haurrak (0-12): https://www.katalogoa.eus/haurrak

*Gazteak (12-16): https://www.katalogoa.eus/gazteak

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez. Esteribarko Udalak ere parte hartu du proiektu honetan, eta 24. edizioa du aurtengoa.

Bai etengabe eguneratzen den web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta jasota dituzten produktuak bi ataletan dituzte sailkatuak: haurrentzako eta gazteentzako produktuak.

 https://www.katalogoa.eus/ web-orrian jasota daude produktu berri guzti-guztiak: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala. 7.400 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala, web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Dagoeneko milaka produktu ditu eta bat erosi nahi izanez gero, produktuan klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du.

Buletin elektronikora harpidetza

Azken nobedadeen berri izan nahi dutenei, https://www.katalogoa.eus/ web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen die. Hartara, harpidedunek urtearen buruan 10 buletin jasoko dituzte, argitaratu berri diren produktuen erreferentziekin. Izan ere, horixe baita https://www.katalogoa.eus/ en helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak ere erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

 

Menú principal x