Estrategikoki kokatuta, lehengai eta energi iturrietatik hurbil (meategiak, basoak, ibaiak), basoaren gehiegizko ustiaketak olaren lekualdaketa ekarri zuen: gaur egungo Eugiko urtegitik kilometro batera dagoen Olaondotik, Olazarera pasa zen XVI-XVII. mendean eta hortik Olaberrira XVIII.ean.
Munizio fabrika hau Errege Galdaketen barne zegoen, hau da, armada espainiarrak hornitzeko asmoz ingeniari militarrek kudeatzen zuten estatu-enpresa sarea. 1766 eta 1794 bitartean jardun zuen, Konbentzioaren Gerran Frantziako tropek suntsitu zuten arte.
Industria-ondarearen adibide honetan lehendabiziko lantegi-herria dugu, 10.000 metro karratuetan 700 bizilagun izatera iritsi zena. Gunea buruaskia zen, hiru eremu berezituak zituelarik: produktiboa (ikaztegiak, mea urtzeko-labea, kalibratze-tailerrak, etabar barne), bizitzekoa eta zerbitzuena (eskola, osasun-etxea eta kapera).