Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

EUGIKO URTEGIA

Mapa Embalse de Eugi

Eugin bertan eraiki eta 1973. urtean inauguratu zuten, Iruñerria urez hornitzeko xedez. Presak ia 44,5 metroko altuera eta 252 metroko luzera du, urtegiaren gehieneko garaiera kota 628 metrotan da eta edukiera 21,4 hektometro kubikokoa.

Urtegiak 123 hektareako azalera dauka eta bazterretik doan ibilbidean dauden baserriak ikusita ur azpian dagoen ondare aberatsa sumatu daiteke: zubiak, errotak, etxebizitzak edota bordak, Urgano Egozkue Gaskue bertsolariarena tartean.

Bertsolaritza Esteribarko kulturari atxikituta dago, isurialde atlantikoan, Urepelen, Bankan edo Alduden bezala. Izan ere, Xalbador Eugira abestera etortzen zen Urepeletik. Egozkuerekin batera, Esteribarren José Ángel Linzoáin nabarmendu zen. Biak Elizondon aritu ziren 1960ko uztailaren 25ean, gerra ondoren izandako Nafarroako lehenengo Bertsolari Txapelketan.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra