Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

IROTZEKO ZUBIA

Mapa Puente de Irotz

Iturgaizko zubi gisa ere ezaguna, Esteribar zeharkatzen duen Donejakue bide nagusiaren zubietako bat da, Zubirikoa, Larrasoañakoa, Zuriaingoa, Antxoriz-Ilurdotzekoa eta Zabaldikakoarekin batera. Erromanikoa, XII. mendekoa (baina 1940ko hamarkadan eraldatuta), puntu erdiko hiru arku ditu, erdikoa handiagoa delarik. San Anton egunean, urtarrilak 17, ohikoa zen abereak zubi azpitik pasaraztea urte osoan zehar babestuta egon zitezen.

Irotzen hasten da gaur egungo Iruñerriko Ibai Parkea. Hemendik oso gertu Iturgaitz iturri-latsarria dago eta ingurunetan hainbat eraikinen aztarnak topa dezakegu: presa, errota, babes-horma…

Erdi Aroan zehar ohikoa zen zubiak exekuzio eszenatoki izatea: 1290. urtean, lau hilketengatik kondenatuta, Gillotan pikardotarra hemendik hurbil dagoen Zabaldikako zubi zaharrean urkatu zuten.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra