Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

KINTOA, PRESETAKO ZUBIA

Mapa Puente de la Preseta

Basoak hartzen duen Kintoa izena zerga bati lotuta dago: Nafarroaren konkistaren ondoren, Aldudeko eta Baigorriko abeltzainek mendi bazkalekutara bidaltzen zituzten bost aberetako bat Espainako koroari ordaindu behar zioten. Ordutik aitzina, eremu honen jabetzak eta kudeaketak auzi ugari sortarazi ditu mugaren bi aldeetako komunitateen artean.

2.500 hektareako baso honek Europako pagadi garrantzitsuenetariko bat edukitzeaz gain haritza, haltza, gaztainondoa, lizarra, pinua eta izeia ditu. Zuhaitzen artean oreina, orkatza, adarzabala, basakatua, igaraba edota basurdea dabiltza. Zeruetan hegazti ugari, tartean babestutatakoak: arranoa, belatza, usoa (pasan zein kontrapasan), sai arrea, okil gibelnabarra, okil berdea, urretxindorra, martin arrantzalea edo ur-zozoa.

Basoaren aberastasuna ardatz, kultur ondare anitza daukagu hemen: artzaintza, egur-ustiapena, ikatz-ekoizpena, ziza-, onddo- edo gaztaina-bilketa, eremua kudeatzeko modu tradizionalak (epaiz, baso-lur edo auzolanean oinarrituta), besteak beste. Gainera, gudaostean eta aduana mantendu zen bitartean, kontrabandoa ere egon zen.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra