Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

SAIGOTSEKO BURDINAZKO ZUBIA

Mapa Puente de Hierro de Saigots

XX. mende hasierako eraikin honek berritasuna eta modernotasuna ekarri zion Esteribarko eraikuntza zibilari. Izan ere, sareta-habe indartsuetaz osatutako bao bakarra duen zubi honen irudiak hurbilago daukagun garai industrialera eramaten gaitu, eta saihestezina da Zangozakoarekin gogoratzea. Teknika honek XIX. mendearen bigarren erdian eta XX.aren hasiera bitartean garatu zen, bere abantailengatik (erresistentzia, eraikitzeko erraztasuna…).

Hurbil, oso, Vianako Printzea Erakundeak monumentu historiko-artistiko izendatutako bertze zubi bat daukagu. Harriz egindakoa, seguruenik Erdi Aroan, arku zorrotz goratu bi eta zubi-bular indartsua dauzka. Ibaian gora, ezkerreko ibaiertzan, ustez Pirinio Lerroa edo “Perez Lerroa” (194-1957) osatzen zuen bunkerra dago.

JAITSI PANELA BEREIZMEN HANDIAN
Logotipos Subvenciones Turismo Navarra