Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

LERANOTZ (LERÁNOZ)

Fotografía Leranotz

INFORMAZIO OROKORRA

Itsas-mailatik 620 metrora eta Iruñetik 22 kilometrora dago, Arga ibaiaren eskuinaldean. 13 biztanle ditu (2020) eta mugakide ditu iparraldean Urtasun, ekialdean Saigots, hegoaldean Urdaitz, eta ipar-mendebaldean Inbuluzketa, Esain eta Usetxi.


HISTORIA

Errege-erreginen jaurerria zen, eta hango bizilagunak «ehiztari»tzat hartzen ziren, eta Iragui, Usetxi eta Aramendikoekin batera ematen zuten urteko petxa, 1280an 100 soldata eta 40 olo-kahiz. Gurbindorekin elkartuta agertzen da, bai 1268ko «Berramarrenaren Liburuan», bai 1366 eta 1427ko errolda fiskaletan ere. Azken data honetan, petxa lokalak, dagoeneko bereizita agertzen dira, eta 30 soldata eta 10 olo-kahiz ziren orotara.

Udal-erreformak egin arte (1835-1845), Esteribarko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, (azken hau etxeen artean txandaka aukeratzen zuten eta 1847an hamar etxe ziren). Parrokiako abadea bizilagunen artean hornitzen zuten. Bide txikiak eta lokalak zituen herriak, ferra-bideak deiturikoak besterik ez zituen.


ONDARE ARKITEKTONIKOA

La Dokumentuen arabera, Leranozko San Adrian eliza XVII. mendearen hasieran eraikitakoa da, ziur aski Erdi Aroko lehenagoko eliza baten eraldaketaren ondoriozkoa.

Nabe bakarreko oinplanoa du, angeluzuzena, bi zatikoa, burualde zuzena eta espacio horretan alboko kapera irekiduna. Nabea eta burualdea kanoi-ganga batez estalita ditu. Obrako koru bat altxatzen da nabearen oinaldean. Sakristia burualdeari atxikita dago Epistolaren aldetik, ertz aizuneko edo faltsuko gangaz estalita.


HERRIKO FESTAK

Irailaren 8an ospatzen dira, Ama Birjinaren Jaiotzaren omenez.

ITURRIAK

* Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia, I. atala, Nafarroako Erresumaren, Bizkaiko Jaurerriaren eta Araba eta Gipuzkoako probintzien bilduma egiten duena (1802).
* Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar de Pascual Madoz (1845-50).
* Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Etnografikoa.
* Nafarroako Herri Artxiboa.
* Nafarroako Entziklopedia Handia.

Logotipos Subvenciones Turismo Navarra