Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

OLLOKI (OLLOQUI)

Fotografía Olloki

INFORMAZIO OROKORRA

Ibarraren hegoaldean kokatzen den herria da, Uharterekin mugan. Iruñetik 7,9 kilometrora dago, 489 metroko altueran eta Arga ibaiaren ezkerraldean. Gaur egun, Esteribarko herririk populatuena da, 2007ko urtarrilean 488 biztanle zituen, eta 2020. urtean 1.104 biztanle izatera iritsi zen. Biztanleria-gehikuntza hori 2005etik aurrera garatutako Hirigintza Planaren ondorioa izan zen.

Esteribarko Haur Eskola Ollokin dago, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako. Udalak eraikitako gizarte etxea ere badu, eta bertan egin ohi dira udalak zein herriko elkarteek sustatuko jarduerak. Eraikina Zubilan udal enpresa publikoak kudeatzen du. Honekin batera, kirola egiteko tokia ere badute. Udalak hirigintzako araudia aldatzea aurreikusten du, herrian merkataritzako lokalak sortu ahal izateko.


HISTORIA

Garai batean, errege-jaurerriaren parte zen, eta 1280. urtean hauxe zen ordaintzen zuen urteko zerga: 34 soldata gehi 6 kahiz, bi garagar eta olo erregu-lur eta erdi. Geroago, Orozko Jimeno Arnalek izan zituen errentak, 1314an enkantean jarri eta Pedro Ortiz de Ardaiz adjudikaziodunak (1315) Iruñeko katedraleko kapilautza baterako eman arte. Elizako patronatua, bizilagunek herriko jaunari utzia, 1424an Koroaren eskuetara pasa zen. Jerusalemgo San Joan Ospitalekoek, soroak izan zituzten herrian XIII. Mendetik aurrera.

1835-1845eko udal erreformak arte, ibarreko diputatuak eta etxeen artean txandaka hautatutako herriko erregidoreak gobernatu zuten, (bost etxe eta bi hondatuta 1802an; zazpi bizilagun 1847an). Azken data horretan, badirudi jauregiko jauntxoaren esku zegoela apezaren mantenua, nahiz eta zenbait iturriren arabera, Olloki errege-jabetza zela baieztatu.


ONDARE ARKITEKTONIKOA ETA KULTUR-ONDAREA

El Palacio Cabo de Armería perteneció a la “familia Olloqui”, que ocupa un lugar destacado en la historia de Esteríbar y de Navarra. Hacia el año 1500 pertenecía a Juan de Olloqui, casado con Margarita de Jaso, tía de San Francisco Javier.

Ollokiko arma-jauregia, Esteribarren zein Nafarroako historian esanguratsua, Ollokitarren familiarena izan zen. 1500 urte inguruan, Margarita Jasorekin (San Frantzisko Xabierkoaren izeba) ezkondutako Juan de Ollokirena zen. Beren seme Juan, Juan de Labritekin Frantziara ihes egin eta Frantzisko I.aren landa-maisua izatera iritsi zen. Zigor gisa, jauregia konfiskatu zieten, Margarita Jasok erabakia indargabetzea lortu zuen arren. XIII. mendetik Lehen Karlistaldira arte euren pribilegioen defentsa egin zuten. Familia honen izena bereziki aipatzen da 1512-1530 bitartean, agramontar gisa 1512an Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginean izan zuen inplikazioagatik, bai eta horren ondorioz jasandako errepresalien harira ere.

Gaur egun, partikularrena da jauregia, zaharberrituta dago, eta 200 pertsona ingururentzako edukiera duten ekitaldiak egiteko egokitua.

XII. mendeko eraikina da San Adrian eliza, XVIII. mendean zaharberritua. Eraikina nabe bakarrekoa da, burualde zuzena du eta kanpandorrea oinaldean, ebanjelioaren aldean. Alde horretan bertan kapera bat atxiki zen, habearteari zirkuluerdiko arkua eta kanoi-gangak estaltzen dioten burualdearen aurreko zatian. Sakristia ere erantsi zitzaion, ate dinteldun eta guzti, kapera nagusiarekin komunikatuta presbiterioaren ezkerraldean. Kanpoko fatxadan, harlanduan, estilo arkitektonikoen kronologia desberdinak nabarmentzen dira. Erdi Aroko kanpoko kontrahormak kontserbatzen ditu, eta, horien artean, erdi-puntuko itsu-leihoak agertzen dira.

Estilo neogotikoko erretaula nagusian San Ferminen tailla edo eskultura berantiarra dago, zaharberritzeak eta birpintaketek nahiko desitxuratua. Interes handiagoa dute ebanjelioaren alboko kaperako erretaula txurriguereskoa (XVIII. mendearen lehen erdia) apaintzen duten zurezko irudiek. Ama Birjina da nagusi, haurra altzoan, San Joan Bataiatzailearen eta San Pedro apostoluaren zutikako irudien artean, eta Alexandriako Santa Katalinaren taila txiki baten azpikaldean. XVI. mendearen bigarren herenean datatutako estilo errenazentistako erretaularen baitako eskulturak dira.

Cataniako Agate Deunari eta Edengo lorategiko gizateriaren jatorriari eskainitako horma-pintura gotikoak 2000. urtean, eliza konpontzeko lanak egin ziren, eta Elizbarrutiarekin batera, urte hartan herrian bizi ziren 15 herritarren partaidetzari esker ordaindu ziren. Orduantxe azaldu ziren Santa Agedaren pinturak, Artelanen Berrezarkuntzako Lignum enpresak berrituak.

Aurkitutako horma-pinturak gotikoak dira, eta Santa Ageda Kataniakoaren bizitza irudikatzen dute. Juan Oliverren ikasle zen Roque maisuak egin zituela uste da. Goikaldean, bi eszenek, Siziliako prokontsulak, Quintianusek, Ageda emazte gisa nahi zuela erakusten dute, eta honek, uko egiten diola, bere behatzen bitartez, Jesusekin konprometitua zegoela adieraziz. Errefusatze honen aurrean, prokontsulak Afrodisia izeneko emakume batek zuzendutako prostituzio-etxe batera bidali zuen Agate edo Ageda, bere birjintasuna gal zezan behartzeko. Santa Agedaren historiak aurrera darrai, ataka horretatik onik ateraz, nahiz eta irudietan irudikatu ez. Horrela, Quintianusek, haserre bizian, Ageda torturatu eta bularrak mozteko agindu zuen. Santa Agedari zauriak sendatu zizkion San Pedrori buruzko ikuspegiarekin jarraitzen du kondarirak. Izan ere, torturatzaileek amore eman ez, eta txingar eta hautsitako berinen artera bota baitzuten emakumea, modu horretan hiltzera kondenatuz.

Santiago baselizaren aztarna batzuk besterik ez dira geratzen.


JARDUERA EKONOMIKOA

CINFA multinazional farmazeutiko nafarraren egoitza nagusia dago Ollokilanda industrialdean.


JAIAK ETA BESTELAKOAK

Ekaineko bigarren asteburuan ospatzen dira jaiak, San Adrianen omenez.

Santa Ageda ere data berezia da, otsailaren 5ean.

ITURRIAK

* Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia, I. atala, Nafarroako Erresumaren, Bizkaiko Jaurerriaren eta Araba eta Gipuzkoako probintzien bilduma egiten duena (1802).
* Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar de Pascual Madoz (1845-50).
* Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Etnografikoa.
* Nafarroako Herri Artxiboa.
* Nafarroako Entziklopedia Handia.

Logotipos Subvenciones Turismo Navarra